Zeintzuk dira gure helburuak?
15-20 pertsonako katxarreo-talde bat sortzea, +/-10, +/-15 urte bitartekoa, XXI. mende hasierako teknologia berriak (3D inprimagailuak, 3D modelatzea eta eskaneatzea, hezkuntza-robotika, droneak, zuntz optikoa…) ikasiz ondo pasatzeko. Betiere, pertsonok ikasteko ditugun erritmoak eta interesak errespetatuz.
Proiektuaren bigarren helburua dirua bertan parte hartzeko arazo ez izatea da, taldea autofinantzatzeko moduak bilatuz.
Hirugarren helburu gisa, taldea ahalik eta parekideena izatea bilatuko genuke, adimen kolektiboa handitzeko eta kolektibo teknologikoetan egon ohi den defizita murrizteko.