Taldeak sortutako ezagutza ahalik eta modu askeenean lizentziatuko da, beste pertsona batzuen ikaskuntza errazteko; izan ere, ez dugu ahaztu behar beste pertsona batzuek irakatsi digutelako ikasi dugula.

Hasiera batean, softwarerako GPL v3 eta Affero GPL erabiliko dira, edozein hardware garatzeko CERN OHL eta edozein dokumentazio eta elementu grafikorako Creative Commons BY-SA.

Lizentzia bati buruzko edozein gomendio eskertzekoa da;).